martes, 10 de marzo de 2009

Bueno, a pesar de no poder discurrir nada que merezca la pena escribir no pierdo la capacidad de emocionarme con cosas que ya están escritas, y quiero compartir.

Heriotzaren begiak
Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.

Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, hurbil.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza leihoaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.

Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.

Jakinen dugu egun hartan, oh
itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Olerkia berez Peveserena bada ere, itzulpen hau Xabier Leteri esker daukagu. Ba hoixe, Paco Ibañez eta Imanoli esker entzun dezakegula, Oroitzen diskan. Hala ba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡qué bueno verte por aquí!